Kontxako lehen jardunaldiak erakutsi du Hibaika eta Hondarribia ez direla banderaren lehian izango, baina igandeko sentsazio onei jarraipena eman nahi diete sailkapenean koska bat gora egiteko eta gustura bukatzeko.
'Ama Guadalupekoa' lehen txandan irtengo da bigarren jardunaldian. Garaipena urrun dute, lehen postuan den Urdaibaitik 27 segundora baitaude.
Hondarribia Arraun Elkarteak lehian dituen hiru eskifaiak bikain aritu dira, eta denek jarraitzen dute tinko beren helburuen lehian.
Hondarribiko gizon eta emakumeek bide onetik hasi dute aurtengo denboraldia. Biek ala biek onenen pare egon nahi dute.
11 urte besterik ez zituela ontziratu zen lehen aldiz, eta 16rekin Kontxarako lehen sailkapena lehiatu zuen sanpedrotarrak (1993). Bi hamarkada uretan eman ondoren, lema Hibaikan utzi du zintzil.
Europako Eskubaloi Federazioak datorren denboraldiko Europa Ligan parte hartuko duten taldeen zerrenda iragarri du, eta Bidasoa Irunen parte hartzeko eskaera ez du onartu.
Ama Guadalupekoa bigarren sailkatu zen larunbatean XX. Oriako Jaitsiera III. Babyauto Ikurriñan, etxeko traineruaren atzetik. Oriok sei segundo atera zikion Hondarribiako lehen ontziari. Hirugarrena minutu erdira geratu zen. Orio eta Hondarribia dira traineru denboraldi indartsuen hasi duten bi ontziak.
Erretiratuek inguruko herrien bisitekin jarraituko dute, eta oraingoan, Orio-Itxaspera joango dira. Larunbatean izango da irteera, eta joateko asmoa duenak nahikoa du egun horretan, 08:15ean, Topoko geltokian agertzea.
Antolakunde sozialistak deituta, 19:00etan bilduko dira San Juan plazan. M8 Asanblada Feministak ere atzoko erailketa salatu du.
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligak aurrera darrai, eta larunbatean lehiatuko da bigarren estropada Bidasoa ibaian, 14:30etan.
Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldea lehiarako prest da. Igandean hasiko dute sasoia Bidasoa ibaiko jaitsierarekin.