Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mikel Asurmendi: Orio ez da urre jada

admin
Bidasoa
2013/02/08
Hendaia ezponda —handi— batean dago, bide zenbaitek mugarrituta dago ezponda. Route de la Glacière delakoak, besteak beste. Bertan nengoen honen aurreko testua idatzi nuenean. Hendaia herri berria da, eta toponimia ere halatsu. Erdararen itzulpenak ondoren heldu dira. Hots, frantsesez pentsatua eta jarriak dira, horietako asko. Sinesgarritasun gutxikoak batzuk: Route de la Glacière, glaziarra Hormategiko Bidea izendatu zuten Herriko Etxeko euskal(dun) funtzionarioek. Horren adibide andana dago kale-karrika-bide bazterretan. Horiek, artetik errateko, euskaldun elebakarrak bestela deitu izan diola iraganean mendi magaleko alde izoztuari. Demagun: Nebera. Urretxu herrian, Irimo magaleko ingurumari bati Nebera deritzote. Huraxe ere izoztegia izaki. Artean errateko, hizkuntza berez ez dela jatorragoa, atzizkiz osatuta dagoelako. Dela tegi-z dela hiztegi-z. Bidez bide, enperadoreak eta jauntxoak ageri izan zaizkigu bidera, orain arte. Anton Abadia agertu zaigu, eta agertuko ere, adibidez, Étienne Pellot, Montvieux edo Le Renard basque; Pirata ere deitua. Halaxe jardun baitzuen hendaiar itsastarrak. Alta, ez ditugu pirata eta herriko lehen auzapeza —Ixtebe Pellot deitua hau ere— nahastu behar. Bigarren hau lehenaren iloba izan zen. Juanma Sarasola Xaun-ek behinola adierazi zidanez. Bidenabar, badago ere Hendaia mugarritzen duen beste bide bat: Orioko bidea. Hendaiara ailegatu berria, Loiolako Irratian jardun nuen batean, esatariak hala erran zidan: «Hendaian ere Orio baduzue?». «Baiki». Orio auzoan bizi nintzen orduan. Bai, badago Orio auzoa. Orioko Kondesa deituak izena emana. Hendaiako goi aldean dago haren etxaldea izan zena, luxuzko etxadia bihurtua. Etxe distiratuak dirudite, baina urre arre kolorekoak dira nire gusturako. Orioko kondesaren arrastorik ez dut inon aurkitu, ordea. Zein enperadoreren magalera etzan ote zen Orioko kondesa? Xaun lagunak aseko al dit ene jakin nahia? Bixintxoak izan dira Hendaian eta San Sebastianak bailiran danbor hotsak entzun ditugu aurten ere. Enperadoreak eta haien tropak gogoan ibili dira herritarrak burrunban, karriketan, elurra eta euria eginagatik gogotik ekinez. Urtarrila joan da, euritsua joan ere. Oro ez da urre, ezta Orioko kondesaren urrea oro ere jadaneko. Mila urte igaro eta ura bere bidean! Aratz batzuetan arre bestetan. Enperadorearen etorbidean barrena sartu naiz Orioko bidetik, ezpondan beheiti. Telleria eta Biantene etxeak ikuskatu ditut. Biantene zer ote? Bidantenea? Bidaiariaren etxea, naski?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.