Orioko Abesbatzen Topaketan izango da Sutargi larunbatean

Lezoko Musika Eskolako Sutargi abesbatzak Orioko Helduen Abesbatza Topaketan hartuko du parte larunbatean. Hamabietan kantujira egingo dute Sutargiko kideek Orioko kaleetan barrena eta 13:30ean berriz, kontzertua egingo dute herriko plazan. Errepertorioari dagokionean, Agure zaharra, Habanera,  Loretoxa, Behin batean Loiolan, Xalbadorren heriotzean, Txoriak txori, Salamankara eta Begiak parrez parrez abestuko dituzte, besteak beste.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.