
Ostiralean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean Tomas Elgorriagaren aldeko pankarta bat zabalduko dute San Pedro kalean, alemanez idatzia. Tomas Etxera elkartasun taldeak argazkia atera nahi du, Friburgoko elkartasun taldeei bidaltzeko.

2025ean 'Hatsaren poesia' liburuaren 27.a kaleratu dute. Gaur, hilaren 22an, aurkeztuko dute liburua Zentroko Auzo Elkartean, 19:00etan.