Real Union bihar jarriko da martxan Galen lehen entrenamenduarekin. 10:00etan izango da, ate irekiekin, eta biharkoa da Fran Justok zuzenduko duen bere lehen saioa. Atzo aurkeztu zuten prestatzaile berria, eta talde lehiakorra nahi duela aitortu zuen.
David Movilla kargutik kendu ondoren, Goikoetxea sasoiko hirugarren prestatzailea izango da. Talde txuribeltza jaitsiera postuetan dago, eta maila mantentzeko helburu argia izango du.