Aisialdiari dagokionez, bada zer egin terrazez eta kirolaz harago. Hainbat museok ateak ireki dituzte. Soinuenea asteartetik dago irekia, gaur Oiasso Erromatar Museoaren txanda izan da, eta bihar, Mater Ontzi Museoarena.
Doako bisita gidatuak egingo dituzte bihar, 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Arma Plaza Fundaziora deitu behar da izena emateko.
Arma Plaza Fundazioa kide den Euskal Kostaldeko Museoen Sarean ekitaldi sorta antolatu du martxorako Euskal kostaldeko altxorrak goiburupean.