
Hilaren 16tik 18ra hainbat bisita antolatu ditu museoak. Horrez gain, igandean doakoa izango da museorako sarrera.

Hondarribian egongo diren egunetan hondakin bilketa bat egin asmo dute. Zabor metaketa puntuak ezagutzeko galdetegi bat prestatu dute.

Erakusketa iraunkorrerako bisitak hazi dira nagusiki, eta hurrengo urtean termak estreinatuz, bisitari kopuruan gora egitea aurreikusi dute.

2.950.678,43 euroko aurrekontuarekin termak babestu eta egokitu egingo dituzte behatu ahal izateko. 14 hilabetetan amaitu beharko dituzte lanak.

Bidasoko XII. Zinemaldi Arkeologikoa aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Kultur zinegotziak eta Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak. Zinemaldia azaroaren 27tik 30era bitartean garatuko da, Amaia KZn eta Oiasso museoan bertan. Europan izango diren hiru estreinaldi nabarmendu ditu Urteagak berrikuntza gisa: “horietako bat berezia da guretzako eta ilusio handia egiten digu. Izan ere, Ponpeian grabatuta dago, Arkeolanek eta Oiasso museoak lagundutako indusketa batean zehazki”. Halaber, Roveretoko (Italia) eta Bordeleko zinemaldi arkeologikoetan saritutako bi film ikusi ahal izango dira Bidasoko zinemaldian. Egitaraua ezagutzeko Oiasso Erromatar Museoaren webgunera jo dezakete interesatuek.

Itsas Solasaldiak ekimenaren saio bat egingo dute bihar arratsaldean Mater itsasuntzi museoan. Horrela, Rene Quinton ikerlariaren lana aztertuko dute, zehazki itsasoko uraren propietate osasuntsuen gainean egindakoa. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.

Hilaren 22an, ostiralarekin, interpretazio zentro berria irekiko dute, eta asteburuan zehar sarrera doakoa izango da.

Oiasso Museoak bisita gidatuak, txangoak eta tailerrak eskainiko ditu hilaren 15etik 27ra. Jardueretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Dagoeneko 1734 pertsona igaro dira bertatik.

Otsailaren 6an hasiko da 'Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko gizarteetan' ikastaroa, eta tertulia, berriz, otsailaren 26an. Izen emateak zabalik daude.

Torrekuari emango zaion erabilpenaren inguruan sortu diren eztabaiden harira, Errenteriako Udalak erantzun du “Torrekua eraikinean ostatu bat ezartzea proposamen bat baino” ez dela. Zentzu horretan, eraikin horretarako egiten den proposamen...