Euskal Herriko Mus Txapelketaren Lapurdiko finala jokatuko dute larunbatean, Xaia ostatuan, 15:00etatik goiti. Garat eta Lopez; Urrutia eta Ostolaza; eta, Aramendi eta Lafitte izan ziren Urruñako kanporaketan sailkatutakoak. Kanporaketa otsailaren hasieran jokatu zuten hamabi bikotek, Xaian bertan.
Jaizkibel elkartearen mus txapelketako irabazleak Julian Urretabizkaia eta Mikel Mitxelena izan dira, Galrza eta Montero garaituta. Pasa den ostiralean jaso zituzten sariak. Hirugarren postuan Lekuberri eta Linazasoro gelditu ziren eta laugarrenean, be...
Euskal Herriko herri bakoitzean kanporaketak jokatzen arituko dira martxoaren 2ra bitartean. Irungoa Behobian jokatuko da, hilaren 23an.
Instripzioen dirua Sport Mudiri bideratuko zaio eta Xabier Euzkitze bertsolariak inauguratuko du txapelketa.