Itaia Kolektiboak mus txapelketa antolatu du Donibanen, estreinakoz

Donibaneko Itaia Kolektiboak mus txapelketa antolatu du lehenengo aldiz etzirako, hilaren 21erako. Meipi auzoan jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 15 euro jarri beharko ditu, eta egunean bertan eman beharko da izena. Herriko merkatariek babestuko dute, eta sariak eurek emango dituzte. Horrela, lehen sariak bi txapela, sei menu, itsas murgiltzea, okel eta arrain lote bana, ile mozketa eta ardoa eta xanpaina. Bigarren saria, berriz, lau menu, bi txuleta eta ardo botilak izango dira. Azkenik bi menu eta ardo botilak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.