Behobian jokatuko da XVI. Euskal Herriko Mus Txapelketa
Euskal Herriko herri bakoitzean kanporaketak jokatzen arituko dira martxoaren 2ra bitartean. Irungoa Behobian jokatuko da, hilaren 23an.

- Txapeldunak: garaikurra eta 3.000 euroko saria. Halaber, Karibera bidaia lau lagunentzat.
- Txapeldun ordeak: garaikurra eta 1.500 euroko saria. Karibera bidaia bi lagunentzat.
- Hirugarren sailkatuak: 750 euroko saria eta asteburu bateko egonaldia lau lagunentzat.
- Laugarren sailkatuak: 500 euroko saria eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
- Bosgarren sailkatutik zortzigarrenera: bikote bakoitzarentzat 250 euro.
- Bederatzigarren sailkatutik hamaseigarrenera: bikote bakoitzarentzat 100 euro.