
Bidasoko Ikasle Antolakunde Sozialistak 'Faxismoa eraiki' eta 'Arriba España' pintaketak egin dituztela salatu du.

Moskuko gaztetxea okupatzeagatik 3.000 euroko isunak jaso dituzte bi auzipetuk. BIGLAk eta Lakaxita gaztetxeak, bihar, elkartasun jaialdia egingo dute «gaztetxeen kontrako ofentsibaren» garaian.

Bidasako Gazte Langileon Asanbladako kideek 3.000 euro baino gehiagoko isunak jaso dituzte eta horiei aurre egiteko elkartasun jaialdia antolatu dute Lakaxita gaztetxean, apirilaren 5ean.

Asanbladak adierazi du lokaleko jabeek isun-mehatxuak egin dizkietela, eta horren aurrean gaztetxea uztera behartuta ikusi direla. Horrez gain, poliziaren aldetik jasotako errepresioa salatu dute.