
Euskara praktikatzea xede duen programaren izen-emateak hilaren 10etik 20ra egin behar dira Irungo Udalaren webgunean. Aurten mintzalagun jardun dezaketen pertsonei egin diete dei bereziki.

Astezken honetan, hilak 11, Factory gunean Mintzalgunen arteko lehenengo bilkura egin zuten, eta datorren asterako kopurua handitzea espero dute.