
Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.

Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira.

Orain dela urtebete hil zen Inaxito Albisu omendu nahi dute hainbat herritarrek. Jakinarazi dutenez, Mikelazulo elkartean bilduko dira hilaren 16an, asteazkena, 19:30ean. Sormen jaialdi bat egitea dute buruan, Espaloietan Oinutsiken antzekoa.

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren zortzigarren liburua errezitatuko dute, 19:00etatik aurrera.

https://www.youtube.com/watch?v=NGDqd4BPmEc Datorren igandean, hilak 13, Yo tantan yo antzerkia eta poesia batzen dituen ikuskizuna emango dute, Mikelazulo kultur elkartean, 19:00etatik aurrera. Eztena arte eszenikoen jaialdiaren harira sortutako Zizt programaren barruan emango dute lan hori.

http://vimeo.com/64898027 Igande honetan, hilak 19, Mikelazulo elkartean izango da, 19:00etan. Abeslari izateko ametsa bete nahiko duen gizon baten ametsa kontatuko du.

Koldo Izagirrek 'Parisen bizi naiz' poesia errezitaldia emango du, eta Markos Zapiainek 'Ramon Saizarbitoria eta iragana' mintzaldia.