Enriqueta Vega bizi-bizirik 'Yo tantan yo' lanean

https://www.youtube.com/watch?v=NGDqd4BPmEc Datorren igandean, hilak 13, Yo tantan yo antzerkia eta poesia batzen dituen ikuskizuna emango dute, Mikelazulo kultur elkartean, 19:00etatik aurrera. Eztena arte eszenikoen jaialdiaren harira sortutako Zizt programaren barruan emango dute lan hori.

'Yo tantan yo'

‘Yo tantan yo’

Datorren igandean, hilak 13, Yo tantan yo antzerkia eta poesia batzen dituen ikuskizuna emango dute, Mikelazulo kultur elkartean, 19:00etatik aurrera. Eztena arte eszenikoen jaialdiaren harira sortutako Zizt programaren barruan emango dute lan hori. Oliverio Girondo poeta argentinarraren testuetan oinarritutako lana da, eta Enriqueta Vega ariko da bakarrizketan. Lan horretan, existentzia harrigarria dela nabarmentzeaz gain, bizirik egotearen “pasioa” ere agerian utziko dute. “Errealitatea bere moldetik atera, eta bizi indarrak goraipatuko ditu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.