Arte garaikidea, memoria historikoa eta muga ardatz dituen azoka larunbat goizean egingo da Santiagoko bidegorrian, hainbat proposamenekin.
Heldu den larunbatean euskarazko ipuinak kontatuko ditu Xan Errotabehere kontalariak, Herriko Mediatekan. 11:00etan hasiko da ipuinaldia eta, gutxi gorabehera, ordubete iraungo du. Ohikoa den bezala, Mediatekan sartzea doan izanen da. Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak bi hilabetero euskarazko ipuinaldi bat antolatzen du Mediatekan. Hurrengo ipuin kontaketa abenduaren 1ean izanen da.
Heldu den larunbatean Hendaiako Mediatekak begiak ireki eta irudipenarekin bidaiatzeko gonbita eginen du, Egia balitz goiburuko euskarazko kamishibai ikuskizunarekin. Heletako (Nafarroa Beherea) Pestacles et Cie. taldeak eskainia izanen da, baina tald...
Behe Bidasoa eskualdean inauteriek bukaerarik ez dutela dirudi. Izan ere, Hendaiako inauteriak ospatu zituzten larunbatean hamaika ekitaldiren bidez, baina oraindik ere, horien arrastoa topatzeko aukera dute interesatuek. Hala, Akelarre eta Ahari elkarteek, Euskal inauterien gaineko erakusketa antolatu dute ostiralera bitartean, Mediatekan. Horiek horrela, Lantz, Altsasu, Ituren-Zubieta, Arizkun… eta beste hainbat herrietako inauterietako tradizioa ardatz hartuta osatu du Ahari elkarte iruñearrak erakusketa. Horretarako, inauteri ezbedinetan parte hartzen duten pertsonaien kopia bat egin dute. Era berean, “belarraren usaina, joaleen soinua, musika egokia…” erabili du elkarteak erakusketa osatzeko, eta guzti horri esker, ikusleek aspaldiko ohituren berri izatea nahi du. Mediatekan Tradiziozko pertsonaia horien kopiak erakusketa batean biltzeko, Ahari elkarteak hemezortzi metro luze, 3 metro zabal eta 2,40 metroko garaiera duen aretoa behar du. Baldintza horiek betetzen dituen eraikina da Mediateka, eta beraz, erakusketa bertan ikus daiteke, 10:00etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era.
Euskarazko Ipuinaldia berriz abiatuko dute Hendaiako Mediatekan. Hala, Xan Errotabehere kontalaria bertan izango da larunbatean, 11:00etan. Otsoaren ordua hautatu du Mediatekak hilabeteko gai gisa, eta horienganako beldurra gainditzeko gakoak emango di...
Hilaren 1etik hasita eta urte zahar eguna arte, Eguberriko Ametsak goiburupean gazteentzako animazioak antolatu dituzte Hendaiako Mediatekan. Gabonei buruzko kantu eta liburu eskaintza zabala prestatu dute: garaiarekin bat egiteko, herrialde hotzetatik datorren literatura proposatuko diete herriko gazteei. Bihar, esaterako, euskarazko ipuinaldia izanen da, Xan Errotabehererekin, 11:00etan hasita. Gabonen gaineko hainbat ipuin kontatuko ditu Errotabeherek: Larrun mendian bizi den Olentzero, kobazuloan gorderik dagoen herensugea, hotzez hiltzeko zorian den hartz kumea… kontu asko izanen ditu kontari. Eta hurbiltzen direnek, munduko oparirik goxoena zein den jakiteko aukera izanen dute. Ordu berean, Stephane Garinek zuzenduta, bost urtetik gorako haurrentzako musika entzunaldia izanen da, Diskozaleen txokoan. Asteazkenero, bestalde, La Lisette irakurketa tapiza eginen dute txikienentzako 10:30ean, eta 11:00etan Ttipien asteazkenetan, 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketak eginen dituzte. 21ean irakurketa musikatua Eta eguberrien atarian, hilaren 21ean, La Compagnie du Si taldeak musikaz lagundutako bi irakurketa eginen ditu, 16:00etatik aurrera. Florence Parry Heide idazle amerikarraren Le Rapetissement de Treehorn eta Le Trésor de Treehorn ipuinak irakurriko dituzte. Hendaiako Mediatekako ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara.
Bihar, animazio filmak proiektatuko dituzte Mediatekan, 14:00etan eta 16:00etan.
Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…” Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko. Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko” Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala: gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola. Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri… Xan Errotabehere
Asteartean Aldude ibarreko (Nafarroa Beherea) paisaien argazkiak biltzen dituen erakusketa inauguratu zuten Herriko Mediatekan. Nicole Moulin argazkilariaren irudiak dira; Alduderi buruzko bi liburu argitaratu ditu Moulinek. Mediateka irekia dago astea...
Bost urtetik gorako haurrei musikazaletasuna «ernatzeko» ekimena abian jarriko dute larunbatean Hendaian: Stephane Garin musika adituarekin Disko zaleen txokoa izeneko ekimena estreinatuko dute. Herriko etxetik jakinarazi dute “hainbat musika u...
Ikasturtea hastearekin batera, Herriko Mediatekak ekitaldien zerrenda ireki du. Asteazkenero Irakurle ttipien asteazkenak egingo dituzte, txikientzako irakurketak. 11:00etan eta 11:30ean izanen dira.
Komikia izango dute ardatz maiatzean zehar Hendaiako Mediatekan burutuko diren ekitaldiek. Hilaren 10ean aurkeztu zen erakusketa nagusia, Marko Armspach marrazkilari lapurtarraren azken obran oinarriturik. Le crochet a nuages du izena eta afrikako Dogo...
Herriko Etxeko Euskara batzordeak eta Hendaiako hainbat elkartek antolatutako Euskararen Hilabetearen eta Mediatekan egiten ari diren Hitzak eta Formak ekimenaren harira, Aurelia Arkotxa idazleak eta Jesus Aured eskusoinu joleak euskarazko olerkien ira...