Irakurketa hainbat ikuspegitatik landuko dute Mediatekan

Hendaiako Mediatekan irakurketaren inguruko ekitaldiak izango dira Livrez-vous! izenburupean. Hilaren 20an, larunbata, irakusgailuen funtzionaltasunak zeintzuk diren ezagutuko dituzte parte hartzaileek. 15:00etan hasiko da. Hilaren 24an, asteazkena, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako lau saio izango dira (bakoitza ordu batekoa), braille idazkera oholxka batean deskubritzeko. Hilaren 26an, ostirala, literatura-topaketa izango da Patrick Bousquet-Schneeweissce idazlearekin, eta ondotik izenpetze-saioa izango da, 18:30etik aurrera. Hilaren 27an, larunbata, helduentzako ipuin ikuskizuna eskainiko du Koldo Amestoy kontalariak, 18:00etan hasita. Horrez gain, hilaren 23tik 27ra Haurren Astea ospatuko dute Hendaiako Turismok antolatuta, eta horren karietara sorpresa zakutxoak emango dizkiete haurrei literaturara hurbiltzeko asmoz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.