Esan eta egin. Lanari ahalik eta lehen ekin nahi ziotela iragarrita zuten Luzuriaga Martxan iniziatibaren bultzatzaileek, eta agindutakoa bete dute. Ingurua txukunduta, larunbaterako antolatu dute bertan lehen kultur jarduera, eraikinaren laborategia izandakoan. David Zapirain historialariak hitzaldia emango du, Luzuriaga, kultura egiteko molde berri bat Oarsoaldean izenburupean. 12:00etan izango da hitzaldi-solasaldia.
Antxotarrek abiatu berri duten Luzuriaga Martxan dinamikaren gainekoei buruzko erreportajearekin zabalduko du bihar Oarso Bidasoko Hitzak aste honetako papereko edizioa. Auzolanean ari dira antxotarrak ia mende oso batez barrutiko galdategia izan zenaren bulegoen eraikina txukuntzen, azpiegitura Antxok dituen gizarte eta kultur beharrei erantzuteko baliatzeko asmoz. Aurrerapen gisa, hona bideoa eta argazki galeria: http://youtu.be/NsV14mEvX8I
Luzuriaga martxan ekimenak bultzatuta, garai batean bulegoen eraikineko laborategia izandakoa garbitzen aritu ziren lehengo larunbatean hainbat antxotar. Ingurua txukunduta, bertan hasi nahiko luke lanean Luzuriagaren egitasmoa bultzatzeko herrian sortu duten koordinadorak. Gizarte eta kultur ekipamendu gisa baliatu nahi dute antxotarrek Luzuriaga. Hona larunbata goizeko auzolanaren argazkiak. http://www.youtube.com/watch?v=NOQrUWsguqk