
Luzuriaga
Luzuriaga martxan herri ekimenean bildu diren antxotarrak larunbatean ekingo diote lanari. Auzolanean garai batean laborategia izan zena txukuntzen hasiko dira, bertan ekimenarentzako egoitza kokatu eta proiektua definituko duen parte hartze prozesuari hasiera emateko. Hori dela eta, proiektu honen parte izan nahi duen antxotar edota pasaitar orori lanean hasteko deia luzatu diote.
Ekimen honek
Antxotarron Historia Mintegiak egindako ekarpen batean du jatorria, Antxok duen ondare zein beharren inguruan erreflexionatzea eragin duena. Elkarte honek hamaika jarduera burutu ditu orain baino lehen Luzuriagako bulegoen eraikina mantentzearen alde. Bestetik, barrutiko beste hainbat eragilek denbora daramate herriko beharren inguruan hausnartzen. Hausnarketa honen bueltan bildu diren guztientzat, Luzuriaga “aukera paregabea da egun bizi dugun egoera ekonomiko zein sozialari erantzun komun bat emateko”.
Antxok ekintza sozial zein kulturalak aurrera eramateko toki egokirik ez duela ondorioztatuta, Luzuriaga erabili nahi dute behar horri erantzuteko. Zehaztu dutenez, “helburu hauek lortzeko partehartzean oinarrituko dira, dinamika kultural zein sozial bat sortuta”. Sortze prozesu horretan euskarak tratamendu berezia edukiko duela zehaztu dute, eta “aginte-guneetatik geroz eta urrutiago dagoen jendartea eraldatzen” saiatuko direla. Sortuko duten gunea izaera publikoa zango duela aurreratu dute, eta “jasangarritasuna eta aprobetxamendua” beren ezaugarritzat dituztela.