Herritarrekin egitasmoaren barruan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Errenteria-Oreretan izango da astelehenean, foru erakundearen ordezkaritza batekin batera. Bilera horretan eskualdeen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egingo du. 19:00etan...
Unesco Etxeak emandako beka irabazi du Jon Martinek. Horri esker, Rio de Janeirora jaongo da, han egingo dute garapen jasangarriari buruzko goi bileraren berri ematera. Hona, Gipuzkoako Hitzan gaiari buruz argitaratutako erreportajea (egin klik argazki...
Joan den larunbatean, omenaldia jaso zuen Martin Irazoki Telletxea iturrioztarrak, sei urtez Ameriketan artzain ibili izanagatik. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatu zuten ekitaldi instituzionala, “Euskal Artzainak Ameriketan elkart...
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Bateragune auziko epaia “atzerapausoa” izan dela adierazi du. “Espainiako Estatuak berriz ere Euskal Herrian ireki den bakerako eta normalizazio politiko...
Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. Hamabosna bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste hamaikana. Lan gogorra izango dute anai-arrebek. Bertsolari guztiek ederki merezitakoa dute finalerako txartela, baina hiru kontrariok oiartzuarrei lanak emango dizkietela uste dute bertso zaleek. Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi dira hiru bertsolari horiek. Hala ere, Martin anai-arrebak ere lanak ematera aterako dira taula gainera. Txapelketa hasi baino lehen entrenatzen ari dira biak, beste bertsolari batzuekin. Finala lehiatua izango da, beraz. Ezin jakin oraindik, ordea, nork jantziko duen txapela. Txapela hori zeinek emango duen, baina, argi dago. Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Azkune, bertsolaritzan eskarmentu handiko gizona da. Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile, txapelketen antolatzaile… hainbat gauza egin ditu. Sarrerak, Internetez Finaleko sarrerak Internetez erosteko aukera zabaldu du Gpuntuko Antolakuntzak, bertsosarrerak.eu gunean. Aukera horrez gain, herrietako saltokietan ere geratzen diren sarrerak erosteko [...]
Ez zuten egin pasa den ostiralean bertso musikatuen emanaldia. Kastro Berri tabernatik zehaztu dutenez, hala argitaratu zuten Gotti-Betti agendan, baina akatsa da. Saioa hilaren 18an izango da, 20:30ean, eta lau bertsolarik hartuko dute parte: Jon Mart...