Alaia Martinek Reala ordezkatuko du Bertso-Derbian
Bertso-Derbiaren bigarren aldia izango da eta Realaren ordezkari Alaia Martin bertsolari oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi izango dira, Amaia Agirre kapitain dutela. Athleticen ordezkariak Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza izango dira eta kapitaina Igor Elortza. Gai jartzaile lanetan Andoni Egaña ariko da.
Urtarrilaren 3an izango da derbia Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etatik aurrera, Sartu dimentsio berri batean lelopean. Saioa doan da baina gonbidapena behar da; bi kluben zein Donostia Kulturaren bidez lortu behar dira gonbidapenak.