2018ko irailaren 8ko gertakariek Eusko Legebiltzarraren aho bateko kondena eragin eta gero, txosten bat sortzeko eskaria jaso zuen Emakundek. Alardeen gatazken ikuspegia zabaltzea da xedea.
'Kantiniersa vs Kantinero: genero ikuspegia historiari eta folkloreari' izenburupean, Palmera Monteron bilduko dira 19:00etan. Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta izango dira hizlariak.