Oier Goikoetxeak (-60 kilo), Iker Otegik (-66), Lidia Yarzak (+78) eta Maialen Ramosek (-63), Caceresen egin den Espainiako Judo Kopako lehen proban parte hartu dute. Eta eraman zutena baino pisu gehiago ekarri dute maletetan, bi urrezko domina eta zilarrezko bat lortu baitituzte.