Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ama Guadalupekoak bi urre eta zilar bat lortu ditu gazteen Espainiako Judo Kopan

Oier Goikoetxeak (-60 kilo), Iker Otegik (-66), Lidia Yarzak (+78) eta Maialen Ramosek (-63), Caceresen egin den Espainiako Judo Kopako lehen proban parte hartu dute. Eta eraman zutena baino pisu gehiago ekarri dute maletetan, bi urrezko domina eta zilarrezko bat lortu baitituzte.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/06/08
Gainontzeko kiroletan denboraldia bukatzen ari den bitartean, Ama Guadalupekoa Judo Taldeko gazteek denboraldi berriari hasiera eman diote asteburuan. Oier Goikoetxeak (-60 kilo), Iker Otegik (-66), Lidia Yarzak (+78) eta Maialen Ramosek (-63), Caceresen egin den Espainiako Kopako lehen proban parte hartu dute. Eta eraman zutena baino pisu gehiago ekarri dute maletetan, bi urrezko domina eta zilarrezko bat lortu baitituzte.
Amajudo Judo Caceres

Gazteak podioan Veitia entrenatzailearekin

Oier Goikoetxeak lortu zuen hondarribiarren lehen domina, urrezkoa. Bigarren errondan hasi zuen txapelketa, eta erraz egin zuen aurrera. Finalerdietan, aldiz, azken segundoraino lehiatu behar izan zen Sergio Diaz madrildarra gainditzeko. Finalean beste madrildar bat zuen zain, Javier Peña. Atzetik hasi zen Goikoetxea, baina eskarmentu handia erakutsiz, markagailuari buelta eman zion eta urrezko domina jantzi zuen. “Bilakaera bikaina ari da erakusten, uneoro teknikoki eta taktikoki haziz doa. Horrela jarraituz gero, txapelketa asko irabaziko ditu”, adierazi du Ama Guadalupekoa klubak. Lidia Yarzarentzat izan zen urrezko beste domina. Espainiako txapeldunak erabateko nagusitasuna erakutsi zuen bere pisuan. Bitan igo zen tatamira eta bietan aise irabazi zuen, finalean Mirian Garcia galiziarra menderatuz. Klubetik hondarribiar gaztearen erakustaldia nabarmendu zuten: “Sekulako txapelketa egin du eta emaitza ezin hobea izan da, beste emaitza bikain bat bere ibilbidean. Argi dago Yarzak berak duela eskuetan noraino iritsi nahi duen erabakitzea”. Klubeko beste neskak, Ramosek, debuta egin zuen maila berrian, orain arte kadeteekin lehiatu baita. Belauniko lesio larriaren ondoren, min hartu aurretik erakutsiko dohainak berreskuratzen hasia da, eta txapelketa harrigarria egin zuen. Finalera iritsi zen Ramos, eta azken lehian Silvia Lage galiziarrarekin galdu zuen, zilarra lortuz. Iker Otegik, bere aldetik, zorte txarra izan zuen zozketan, lehen errondan Espainiako azpi txapeldunaren kontra egokitu baitzitzaion, Ricardo Casasen kontra. Otegik borroka galdu zuen, baina azken unera arte aukerak izan zituen irabazteko. Lehen borroka galduta, txapelketatik kanpo geratu zen Otegi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.