Amiantoak gaixotutako langileen kasu gehiago atera berri dira argitara. Lan gaixotasuna aitortzeko eta bide gogorra arintzeko, konpentsazio funtsa ezinbestekotzat jo du Asviamiek.
Antxotarrek abiatu berri duten Luzuriaga Martxan dinamikaren gainekoei buruzko erreportajearekin zabalduko du bihar Oarso Bidasoko Hitzak aste honetako papereko edizioa. Auzolanean ari dira antxotarrak ia mende oso batez barrutiko galdategia izan zenaren bulegoen eraikina txukuntzen, azpiegitura Antxok dituen gizarte eta kultur beharrei erantzuteko baliatzeko asmoz. Aurrerapen gisa, hona bideoa eta argazki galeria: http://youtu.be/NsV14mEvX8I
Laugarrenez bildu dira gaur antxotarrak Luzuriaga garbitzeko. Palak eta eskorgak eskuan, nekaezin ari dira azken urteetan bertan pilatu den zikinkeria mordoa jasotzen. Eta ez da zeregin makala, era guztietako hondakinek eraikina hartuta baitute goitik behera. Baina antxotarrei proiektuak ez zaizkie falta, eta horiei guztiei tokia emango dien gunea eskura edukitzeak ematen duen bultzada eta ilusioarekin eskuz esku ari dira lanean, martxan, etenik gabe. http://youtu.be/zYDuVwgzkEs
Blues doinuek hartuko dute Luzuriaga ostiralean. Behi bi blues taldeak eskainiko du kontzertua, 19:00etatik aurrera, Luzuriaga martxan iniziatibaren eskutik. http://youtu.be/RR3L9iD9MW8
Luzuriaga martxan ekimenak bultzatuta, garai batean bulegoen eraikineko laborategia izandakoa garbitzen aritu ziren lehengo larunbatean hainbat antxotar. Ingurua txukunduta, bertan hasi nahiko luke lanean Luzuriagaren egitasmoa bultzatzeko herrian sortu duten koordinadorak. Gizarte eta kultur ekipamendu gisa baliatu nahi dute antxotarrek Luzuriaga. Hona larunbata goizeko auzolanaren argazkiak. http://www.youtube.com/watch?v=NOQrUWsguqk