Behi bi blues bikotearen kontzertua Luzuriagan

Blues doinuek hartuko dute Luzuriaga ostiralean. Behi bi blues taldeak eskainiko du kontzertua, 19:00etatik aurrera, Luzuriaga martxan iniziatibaren eskutik. http://youtu.be/RR3L9iD9MW8

Bi musikariak

Behi bi blueseko bi musikariak

Blues doinuek hartuko dute Luzuriaga ostiralean. Behi bi blues taldeak eskainiko du kontzertua, 19:00etatik aurrera, Luzuriaga martxan iniziatibaren eskutik. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Debabarrendik heldu den bikoteak “bluesaren doinu malenkoniatsuari bizitasuna erantsi dio, giro aparta eta irri maltzurra sorrarazten dituzten letra labur gogoangarriekin”. Intentzioz betetako kantuek urte beteko ibilbidearen emaitza dira, eta berriki jaso dituzte ostiralean Luzuriagan aurkeztuko duten diskoan. Kontzerturako sarrera doan da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.