2020an zehar martxan jarritako proiektuak babestera eta lokalen lehiakortasuna hobetzera bideratuta daude diru-laguntzak.
Hondarribia Abian planaren baitan kokatutako iniziatibak ekintzailetzaren sustapena eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa bultzatzea du xede.
Eskaerak aurkezteko epea hilaren 12an itxiko da. Izapideak BAZen egin beharko dira.
Guztira 120.000 euro ezarriko ditu udalak ekintzailetza proiektuei sostengua emateko eta bertako merkataritzari lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.