Txingudiko Zerbitzuak-eko langileek ostiral honetan egingo dute negoziaketa "zintzo" bat eskatzeko lehenengo elkarretaratzea. Goizeko 09:30ean izango da, enpresaren aurrean.
Jada sei bilera egin dituzte patronalarekin ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta ez dute inolako proposamenik jaso. Lan hitzarmena berritzearen arduradunak Irungo eta Hondarribiko Udalak, eta Txingudi Zerbitzuak ere badirela adierazi dute.
Lan hitzarmena berritu ezean hiru eguneko greba egingo dute Hondartza kiroldegiko langileek.
Elkarretaratzea Irungo udaletxe atarian izango da, goizeko 10:30ean. Deialdia ELA eta LAB sindikatuek babesten dute.