Asko falta da traineruen ikuskizunerako, baina dagoeneko astean sei egunez ari dira entrenatzen San Juan-Koxtape, Hibaika eta Hondarribiko neskak.
Udako estropadentzako hilabeteak falta diren arren, arraun elkarteak hasi dira hilabete horietarako prestatzen, bai uretan eta gimnasioetan zein bulegoetan.
San Juan laugarren izan zen eta San Pedro seigarren
Zumaiak nesken trainerua ez ateratzeak arraunari kalte handia egingo diola uste dute San Juanek eta Hibaikak. Oarso Bidasoan, Hondarribia saiatuko da betetzen Itsaslapurrek utzitako hutsunea.
Bermeok irabazi du sailkapen estropada, Hondarribiaren aurretik; San Pedro bosgarren izan da eta zazpigarren San Juan
Nesken III. Pasaiako Ikurrina eta Mutilen V. Iberdrola Bandera izango dira jokoan Arraun denboraldia hastear da, eta igarri da giroan. Donibanen larunbatean aurkeztuko dituzte aurten arraunean ariko diren talde guztiak, baina hori, estropadan ondoren izango da. Lehenik, neskak Pasaiako III. Ikurriña eskuratzeko lehiatuko dira, eta ondoren, mutilak, V. Iberdrolako bandera bereganatzeko. Guztira, hiru traineru txanda izango dira, 17:30etik aurrera: neskek txanda bat osatuko dute, eta mutilek bi.
Aulki finkoa, mugikorra, ergometroa eta arraunarekin zerikusia duten bestelakoak landuko dituzte 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat antolatu duten ikastaroan. Arraunaren hastapenetarako ontzia erabiliko dute ikastaroan, ALA deritzana, eta Ixkiro ont...
Donibanen arrauna egin nahi duten haurrek orain dute izena emateko aukera. Klubeko ordezkariek adierazi dutenez, fitxa eta asegurua egiteko ondorengo dokumentazioa entregatu beharko dute haurrek: - Izen-emate orria, datuak beteta eta gurasoek sinatuta....