Herriko lehen liburuzaina izan zen Kote Guevara. Erretiroa hartu berri, liburutegiaz hitz egiten duenean kosta egiten zaio iraganean hitz egitea, baina pozik dago bizitzaren etapa berri horretan.
Gaur goizean zabaldu dituzte bederatzi postuak. Besteak beste, Durangoko Azokako azken berritasunak izango dira salgai, %10eko deskontuarekin.
Bertako kultura babesteko eta bultzatzeko ezinbesteko zutabe dira liburutegiak, eta Hondarribiko Zuloaga Etxea eredu da horretan. Bertako lantaldearentzat egunero da Euskaraldia.
Udal liburutegiko 2020ko memoria aurkeztu dute gaur goizean; 2019ko datuekin alderatuta, aurrez aurreko erabiltzaileen kopuruak eta maileguek %36 eta %34 behera egin zuten iaz, hurrenez hurren.
Bizikleta garraio modu aktibo gisa aldarrikatu du Balazta Bidasoko elkarteak, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko Hondarribiko eta Irungo udalei aurkeztutako proposamenean.
Hondarribiko Irakurketa Tailerren programak 20 urte beteko ditu aurten. Gaur aurkeztu dute ikasturte berria.
Datozen hiletan askotariko ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udal liburutegian. Tailerrak, ipuin kontalari saioak, erakusketak, solasaldiak, hitzaldiak... Denetik izango da.
2017ko lehen hiruhilekoan inauguratuko dute biblioteka berria. Irakurketa tailerrak Zuloaga Etxe ondoko sotoan egingo dituzte.
Urriko lehen astean abiatuko dituzte Hondarribiko literatur tailerrak. Euskarazkoa hileroko hirugarren ostegunetan elkartuko da, 16:00etan.
Kote Guevara liburuzaina pozik dago lantoki berrian. Zuloaga Etxea handitzen duten bitartean, Biteri kalean ireki dute behin behineko liburutegia, modulukako azpiegitura batean. Erabiltzaile eta langileei asko gustatu hartu dute leku berria.
Bi hilabetez liburutegi zerbitzurik gabe geratuko da herria, denbora hori beharko dutelako Biteri kaleko lor zoruan jarriko dituzten moduluetara materiala eramateko. 2015eko abenduan nahi dute inauguratu Kale Nagusiko biblioteka berria.