Egunean zehar hainbat jarduera eskaini dizkie herritarrei Irungo AEKk, Korrikarako motorrak berotzeko. 1:00ean iritsiko da Irunera, Santiago zubitik.
Gaur Irungo Korrika Gaztearen txanda izan da. HITZA bertan izan da eta irudi sorta bildu du.
Ehunka ikaslek parte hartu dute aurtengoan, euskararen aldeko oihuz bete dituzte erdiguneko kale, errepide eta plazak.
Ikasleak ez elkartzeko asmoarekin helmugan ez da ekitaldirik egingo.