
Atmosferan kontzentratutako karbono dioxidoak maximo historikoa jo zuen 2020ko maiatzean, etxealdi bete-betean. Garraio publikoa krisian dago.

Unibertsalak ez izateaz gain, oraindik ez dela eskaera epea zabaldu kritikatu du elkarteak, eta beste behin, egoera "oso larria" dela gogorarazi diote udal gobernuari.

Eguraldiak lagunduta eta norbera bere ordutegian, hondarribiarrek kalera ateratzeko duten beharra agerian gelditu da azken egunotan.

Mintzapraktika egin ahal izateko helburuarekin ‘telemintza’ saioak aurrera eramaten ari dira Hondarribiko Mintzalaguneko parte hartzaileak, baita beste hainbat jarduera osagarri ere.

09:00etatik 21:00etara atera ahal izango dira, beti heldu batek lagunduta. 14-17 adin tartekoek, helduen baldintza berberetan atera ahal izango dute.

Igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute OinHerri elkarteak deituta. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba.

Zeharo aldatu da hondarribiarren bizimodua etxeratze agindua ezarri zenetik, eta segurtasun distantziak, ilarak eta maskarak ohikoak bihurtu dira denbora honetan.

Animoa eta sostengua adieraziz 'Konfinamendua' izenpeko bideoa kaleratu dute Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako irakasleek.

Haserre Eguna antolatu du bihar gehiengo sindikalak langileen bizitza erdigunean jar dezatela eskatzeko Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, eta Confebask eta CEN patronalei. Oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatzen ari dira azken asteotan sindikatuak.

Zer egiten ari zara egun hauetan? Partekatu zure bizipenak gurekin.

Eskumuinak bidali ditu hondarribiarrak Mugarrieta baserritik, eta lanean jarraitzen dutela elikagaiak saltokietara irits daitezen gogorarazi du.