kirolak

Bertako Igogailuak Hondarribia

Hondarribia Arraunek EuskoTren Ligan bogatuko du

San Juanek uko egin dio eta hondarribiarrek beteko dute 'bateleren' hutsunea.

Xakea eskolartekoa

Xakeko eskolartekorako sailkatze proba, ostiralean

Eskualdeko benjaminak, kimuak eta haurrak lehiatuko dira, Gipuzkoako Txapelketa helburu. Txikiagoek xake festa egingo dute.

Santiagotarrakek irabazi du Neguko Euskadiko Txapelketa

2.222 punturekin gailendu ditu aurkari guztiak, Itxas Gain Zumaiako Urola Itsas Kluba eta Pasaia Kayak taldeen aurretik sailkatu ostean.

Talde garaitezina hurbil izan du Bidasoak

Bidasoa eskubaloi taldeak 17-21 galdu du Artalekun Bartzelona handiaren kontra. Galdu arren, egindako lanaz harro daude irundarrak.

Zenbakien logika, ilusioaren kontra gaur Artalekun

Bidasoak Bartzelonaren bisita jasoko du gaur Artalekun. Kataluniako taldeari gauzak zail jartzen saiatuko dira Jacobo Cuetarak entrenatutakoak.

[Galeria] Bidasoarren festa Irungo Maratoi Erdian

Irungo Maratoi Erdian 967 partaide izan ziren atzo. Beroari aurre egiteko lagungarri izan zuten korrikalariek antolatzaileen ahalegina,

Historia egin dute Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek

Historia egin dute Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek. Espainiako Taldekako Pista Txapelketara sailkatu, eta lan bikaina egin dute gainera.

Iñaki Alberdi: «orain dela 25 urtetik zelai berriaren zain gaude»

Txingudi Errugbi taldeko lehendakaria fundaziotik ibili da klubaren eta errugbiaren alde lanean. Orain arteko ibilbidea, egungo egoera eta etorkizunari begira dituzten erronken inguruan aritu da

Errugbia Bidasoko kaleetara

Txingudi Errugbi Taldeak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrena behar bezala ospatzeko, egitarau zabala prestatu dute; eskualdean errugbiaren presentzia handitzea izango dute helburu 2019an.

Gorengo Maila futbola Hondarribiafe

Hondarribia hirugarren izango da gutxienez

Gorengo Mailako nesken taldeak igoera fasea jokatuko du. Lehen faseko azken bi partidetan bigarren postuagatik borrokatuko da.

endika diez- Leka Enea

Irungo kirol agenda (2019-04-12)

Irungo futbol, saskibaloi eta mahai teniseko talde nagusiek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekua.

Lidia Yarza

Irungo kirol agenda (2019-04-05)

Irungo futbol eta saskibaloi talde nagusiek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekua.

Jarduera fisikoaren Eguna
Aretxabaleta Hondarribia futbola

Aurten ez du maila eman

Hondarribia Futbol Elkarteko mutilen taldeak ez du Ohorezko Mailan jarraituko.

Emaitzak Kirolagenda Kirol agenda

Hondarribiko kirol emaitzak

Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen emaitzak, Senior eta Gazte mailetakoak.

Irungo kirol agenda (2019-03-29)

Irungo futbol, saskibaloi, eskubaloi eta mahai tenis talde nagusiek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekua.

Hondarribia-Marlaxka

Hondarribia-Marlaxka Euskal Ligatik puntu erdira geratu da

Urnietako Eguzki igo da Euskal Ligara eta bidasoarrak puntu erdira geratu dira.

hondarribia Arraun Head of the river

Hondarribia Londresera itzuliko da

GoFit Hondarribia The Head of the River estropadan lehiatuko da larunbatean.

Gehiago