
Abenduaren 31n agur esateko unea heldu zitzaion Zabaltza plazako kioskoari. Balio handia izan du irundarrentzat. Raquel Gonçalvesek 27 urteko errepasoa egin du, eta esker oneko hitzak besterik ez ditu izan agurrean.

40 urte baino gehiagoko historia duen kioskoak pertsianak jaitsiko ditu, eta herriak betiko elkargune bat galduko du.

Argiztapena, baranda eta eskailerak hobetzeko lanean ari da udala; kioskioaren perimetroa ere egokituko dutela adierazi dute.