
Palestinarrak bizitzen ari diren egoera bidegabearekin nazkatuta, ozen astindu zituzten etxetik kalera eramandako gailuak.

Bidasoko eragileek genozidioaren aurkako kazerolada egitera deitu dute. Horren harira, elkarretaratzea egin dute Kateako bizilagunek.

Salaketa ere egin dute balkoi eta leihoetatik herritarrek; indarkeria matxistak hiltzen jarraitzen duela salatu dute aste honetan bertan, eta atzo berriz, Espainiako Erregearentzat izan zen kazerolada.