Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako Sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) zuzendu dizkiete laguntza horiek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko,...
Kirol ekintzak eta kulturarekin harremana dutenak eskainiko dituzte aurten ere Eskola orduetatik kanpoko ekintzei ekingo diete astelehenean Haurtzaron. Kirol ekintzak eta kulturarekin loturikoak eskainiko dituzte aurten ere. Kirol mailakoen artean, hon...
Gizarte Zerbitzuetako sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dizkiete laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete. 126.766 euro bideratuko dituzte eta hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteentzat 10.000 euro banatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute. Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Erakunde hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, munduan laguntza hau eta askoz gehiago behar duen jende asko dago eta. Oso garrantzitsua da ere azpimarratzea bolondresek egiten duten lana. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”. “Urtero laguntzak antzeko erakundeei ematen dizkiegu” esan du Pelaezek. “Behin laguntza bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dutenak eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontutan hartzen dugun beste [...]
Hendaian eskolatik kanpoko euskarazko jarduerak egiten hasi zirenetik hamar urte pasatu dira. Hamargarren urteurrena ospatzeko jai bat antolatu dute gaur arratsalderako. Merkatu Zaharrean izanen da, 15:00etan hasita. Txalaparta, diapositibak, euskal jo...
EAJk Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzaleen diputatu Arantza Tapiak. Tapiak azaldu duenez, bi agintaritzak batuta, Pasaiako kanpoko kaia eraikitze...
Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...
Gipuzkoan azpiegitura erraldoien (errausketa planta, AHT, Pasaiako kanpoko aia, Hondarribiko aireportuaren handitzea…) kontrako mozioa aurrera atera zen pasa den asteko plenoan, Bilduren aldeko botoekin (EAJ kontra eta H1 kontra). Hala, udalak oiartzuarrei herri mugimenduek otsailaren 4an Donostian antolatu duten manifestazioarekin bat egiteko deia luzatu die eta egitasmo hauek geldiarazi eta eztabaidatzeko eskatu du. Udalak oiartzuarrak informatzeko eta herrian eztabaida sustatzeko bere esku dagoena egingo duela adierazi du. Perez de San Romanek Bilduren iritzia jakinarazi zuen udalbatzarrean: «Eskualdean eragin handia izango dute azpiegitura horiek, krisi ekonomikora eraman gaituen politika baten garaikoak dira. Beste eredu bat posible da». EAJk bere iritzia emateko, testu bat irakurri zuen Aitor Santxez zinegotziak: «Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azpiegituren aldeko apustua egin zuten herritarren bizi-kalitatea eta ekonomia hobetzeko. Denon interesekoak dira. Mundu mailako herri aurreratuenen pareko izan nahi badugu, ezin dugu ezetz esan. Zertarako eztabaidatu helburua gelditzea bada? Zero Zabor bezalako helburuak gezurra dira, mitoak». Plenoan mozioa tarteratu zuten herri eragileetako ordezkariak egon ziren. EAJri zuzendu zitzaizkion: «Ez esan gezurrik: alternatibak badaude. Bi moral daude: pertsonak aurretik jartzen dituena edo garapen inkontrolatua». Jeltzaleei gogora ekarri zieten Karrika zeharkatuko lukeen hirugarren saihesbidearen eta Lanbarrengo plataforma logistikoaren kontrako alegazioa eurek ere sinatu zutela. Azpiegitura erraldoien kontrako mozioan aipatu [...]