Komisario ikerlariak ezetz esan dio kanpoko kaiari

Pasaiako kanpoko kaiaren gainean inkesta publikoa egin dute eta Ipar Euskal Herrian inkesta hori eginda komisario ikerlariak kontrako iritzia eman duela jakinarazi du Kazeta.info agerkari digitalak. Gipuzkoan ere inkesta publiko bera egin badute ere, oraindik ez dituzte emaitzak jakitera eman. Kazeta.inforen arabera, CADE kolektiboak, ingurumenaren defentsarako elkarteak biltzen dituen kolektiboak, pauso garrantzitsu eta baikortzat eman du. Dena den, Hego Euskal Herrian emaitza bera ateratzea espero du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.