Hondarribiak bukaera ona eman dio liga are hobeagoari. Traineru berdea Ibaizabaleko uretan nagusitu zen, Kaikuren etxean, herenegun bertan jokatu baitzuten Corte Ingles Banderaren 38. ekitaldia. Estropada ikusgarria egin zuen Ama Guadalupekoa-k. Lehenengo bi luzeetan Kaikuren traineruaren atzealdea urruti ikusi zuten hondarribiarrek, baina bigarren ziaboga bikain egin eta gero, aldea jaten joan ziren berdeak. Hirugarren —eta azken— ziabogan, bi segundoko aldea jan zioten bizkaitarrei, eta parekatuta abiatu zuten luzea. Kaleen jokoan maisu izan ziren hondarribiarrak, eta azkenean hiru segundo atera zizkioten Kaikuri. Tiran sei segundora sartu zen, eta Urdaibaik 44ra. Hondarribiarrek San Miguel Ligako seigarren bandera eskuratu zuen horrela. Denboraldiaren lehenengo zatian eskuratu zituzten gehienak: Bilboko Bandera, Petronor, Eusko Label, Pasaiako Portu Agintaritza eta etxekoa, atzokoaz gain. Kaikuri denboraldi osoan zehar aurre egiteko gai izan den bakarra izan da Hondarribia. San Miguel Ligako bigarren postuan bukatzea lortu dute, gehienbat harrobiko jendeaz osatutako koadrilarekin. Traineruak puntu gehien lortzea lortu ez duen arren, ez da berdin gertatu patroien sailkapenean. Ioseba Amunarriz izan da onena, 29 punturekin. Bigarrenek baino bost puntu gehiago eskuratu ditu Ama Guadalupekoako lemazainak. Pasaitarrak, erdialdean Hondarribiaz gain, San Pedrok eta San Juanek ere parte hartu dute gorengo mailan. Helburuak beteta, liga txukuna osatu dute Pasaiako bi traineruek, gorabeherak gorabehera. [...]
Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) urteko lehen bi bilerak egingo ditu bihar, larunbata, Trintxerpen duen egoitzan. Lehen hitzorduan 2012an KAE osatuko duten bazkideen zerrenda zehatuko dute, eta, bigarrenean, denboraldiko multzoen banaketa adostuko dut...
Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian hirugarren sailkatu da, Pasaian, 'Ama Guadalupekoa'.