Emakumeen Gipuzkoako Ligaren bigarren estropada jokatuko dute
Bihar, igandea, Emakumeen Gipuzkoako II. Traineru Liga jokatuko dute Zumaiako uretan 18:00etatik aurrera; bigarren estropada izango da. Oarso Bidasotik bi talde arituko dira: Hondarribia eta San Juan.
Gaur, bestalde, San Miguel Ligako traineruek XXIX. Moañako Bandera izango dute jokoan, 18:00etatik aurrera, eta bihar denboraldiko seigarren estropada jokatuko dute (12:00etan), Moañan ere. Kasu horretan Opirata.com Banderaren bila joango dira. Orain arteko estropada jokatuta, momentu honetan Hondarribia laugarren postuan dago, San Juan bosgarrenean eta San Pedro bederatzaigarrenean.
KAE2koak Asturiasen
KAE 2. Mailako taldeak Asturiasen arituko dira, 13:00etatik aurrera. Avilesko III. Bandera jokatuko dute. Bertan izango dira Hibaika, San Pedro B eta Trintxerpe-Illunbe.