Agus Barandiaran trikitilariak sortutako folk musika taldeak emanaldia eskainiko du bihar Irungo udako kultur agendaren barruan.
Arratsalderako iragarritako eguraldiagatik hartu du erabakia kultura sailak. 'Asterix. Edabe magikoaren sekretua' filma proiektatzekoa zen.
Blues, rock, rockabilly eta jazzaren arteko musika emanaldia izango da, eta 'Voodoo & Roll' taldearen estilo propioaz gozatu ahalko du publikoak.
Abeslariaren biraren lehen kontzertua izango da biharkoa eta Ruben Caballero gitarristarekin ariko da oholtza gainean.