Datozen hauteskundeei begira, programa eta zerrenda osatzeko prozesu parte hartzailea irekiko du taldeak, "Irungo gizarteko geruza guztiak ordezkaturik sentitu daitezen".
Udal gobernuaren haustura gertatu zenetik, "aniztasuna nabarmendu" dela adierazi dute, eta aniztasun hori, sozietate publikoetan ere islatu behar dela.
Sozietate publikoetan kudeaketa aldaketa egiteko saiakera posible izan ez dela salatu dute taldetik, udal teknikarien arabera, "bai ala bai, gobernatzen duenaren menpean" egon behar baitute sozietate publiko horiek.
Hiritarrak, baliabide naturalak eta ekonomia osasuntsua oinarri izango dituen eredu berria sortu nahi dute. Horretarako, datorren larunbatean, herritarrekin elkartuko dira.