Haurra zenetik izan du beharra dutenei laguntzeko grina Josune Mendigutixak. 2018tik, Afrikatik iritsitako migranteak artatzen aritzen da, egunez zein gauez. «Jubilatu arte» jarraitzeko asmoa du; gero ere bai.
Uztailetik, hilabetean 300 migratzaile inguru artatu dituzte boluntarioek. Aurten ere Belaskoenea auzoko aterpea hutsik geratu dela salatu dute.
Boluntarioa kezkati azaldu da udaran sor daitekeen egoerarekin. Inoiz baino migrante gehiago espero dituzte Irunen, eta egungo egoerak harrera lana baldintza dezake.
Konfinamendu luze baten ostean Irungo Harrera Sarea berriro kalera atera da. Harrera lanak berreskuratu dituzte, baina egungo egoerari egokituta, osasun neurri guztiak kontuan hartuta.
Irunek migranteentzako zentro berria izan arren, oraindik ere Irungo Harrera Sareko kideen lana ezinbestekoa izaten ari da. Askok kalean lo egin behar izaten dutela salatzen jarraitzen dute.