Etxean, Eslaloneko Euskadiko Kopako bigarren proba eta Extrem Eslalonaren Euskadiko Txapelketak egin ziren asteburuan. Aldiz, Eslovenian, Eslaloneko Europako Txapelketa burutu zen.
Munduko Txapelketan bi domina irabazi berri dituen Joan Crespok Munduko Txapelketaz eta etorkizunaz hitz egin du.
Munduko Txapelketan lortutakoa ospatu zuten atzo irundarrekin batera.
Joan den asteburuan, Irungo Santiagotarrak elkarteko Ur Bizien sekzioa 2018ko Pirineus Kopako lehenengo proban lehiatu zen, Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan.
Santiagotarrakeko Ander Elosegi (C1), Klara Olazabal (C1) eta Joan Crespo (K1) lehiatu ziren Londreseko Lee Valleyko kanalean jokatutako Eslalomeko Munduko Kopan.
Elosegik hamaikagarren postuan sailkatzea lortu zuen. Crespo berriz, hamargarren postutik zazpi segundotara iritsi zen helmugara.