Euriaren mehatxua izan arren parte hartzea handia izan zen. 26 taldek parte hartu zuten orotara. Lau proba burutu zituzten.
Goizean baltsak muntatu zituzten, eta arratsaldean Puntaletik Kai Zaharreko hondartza txikiraino heltzea zen erronka. Proba baltsa osoki desmuntatu eta materiala zakarrontzira botatzean amaitzen zen.
Arratsaldeko 16:30ean hasiko da itsas proba, San Pedro kalean. Azalpenak jasotzeko hitzordua, berriz, 16:15ean izango da, Azeri elkartearen pareko plazan.