2020aren hasieran hasi zen Irungo Atsegiñaren txapelketa, pandemiagatik eten egin behar izan zuten, eta igandean jokatu zituzten finalak.
Elkartearen ehungarren urteurrena dela eta, aurtengo jaietan egunero irtengo dira konpartsako erraldoiak kaleetara. Erronka izango da, baina gogotsu daude.
Kolektiboa osatzen duten zortzi lagunek jasoko dute Atsegiña elkartearen saria, larunbatean, 13:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Gutxienez laurogei urteko ibilbidearen ostean, Irungo Atsegiña elkarteko zortzi erraldoi klasikoek, garai bateko itxura berreskuratzeko asmoarekin, erabateko aldaketa jasango dute.
Ehun urtetik gorako zortzi erraldoiak berritzeko apustua egingo du Irungo Atsegiñak. Herritarren artean finantzatzen laguntzeko deialdia luzatu dute.
Irungo Atsegiña elkartearen erraldoiak irundarren ekarpenei esker berritzen ari dira. Lehen lau erraldoi eraberrituak sanmartzialetan azalduko dira.