2.240 emakume eta gizonek harro desfilatu dute gaur goizean Irungo kaleetatik. Indar erakustaldia egin du beste behin Alarde Parekideak.
Giro ezin hobean joan da alarde parekidearen goizeko desfilea. 2.000 lagun inguruk hiriko kaleetan barrena desfilatu dute, harro eta alai.
Udal gobernuko kide batek hiriko bandera alarde parekideari emango dion lehen aldia izango da.
Gainerako kantinerak datozen egunetan aukeratuko dituzte. Oraindik hautagaitzak aurkezteko aukera dago.
Emakumeak alardera jauzi egin zuten 25. urteurrena bete dute aurten Hondarribian eta Irunen. Ixabel Alkain eta Mertxe Tranchek horren irakurketa egin dute 'Berria'-n.
2018ko irailaren 8ko gertakariek Eusko Legebiltzarraren aho bateko kondena eragin eta gero, txosten bat sortzeko eskaria jaso zuen Emakundek. Alardeen gatazken ikuspegia zabaltzea da xedea.
Zalditeriaren kantineraren hautaketaren ondoren, falta ziren gainontzeko 9 konpainietako kantinerak aukeratu dituzte.