
Gaur aurkeztu dute 2026ko Auzoetako Kultur Jardueren programazioa, eta urte osoan zehar kultur eskaintza anitza eta kalitatezkoa izango da auzoetan.

Irungo Udalak eta Irungo auzo elkarteak musika eramango dute igande honetan Santiago kaleko plazara. 15:30ean, IGA Abesbatzaren emanaldia hasiko da, eta 18:00etan, Elena y la Verbenaren kontzertua.