
Korrika hilaren 24an eta 25ean pasatzen bada ere, Korrika Eguna antolatu dute martxoaren 21ean eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Korrikaren 12. egunaren baitan, datorren asteazkenean, hilak 22, euskararen munduan murgiltzeko ordubeteko klaseak eskainiko dituzte.

Iazko ikasturtean egin bezala, Irungo AEK-k prest du euskara informala lantzeko ikastaroa. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, arratsaldez.

Orotara, zazpi ikastaro abiatuko ditu euskaltegiak ikasturte berrian. Ikasleek gai ezberdinak jorratu ahal izango dituzte, euskalduntzea eta euskaltasuna ardatz.