Irunen bizi diren 60 urtetik gorako pertsonei begirako udako jarduerak eskaintzen ditu udalak. Aurten ikuspegi zabalagoa izango du programak, jarduerak adinekoen espazioetatik kanpo egingo baitira.
Adineko Pertsonen Astearen barruan hainbat ekintza egiten ari dira.
Bi ikastaro antolatu dituzte hiriko adinekoentzako guneetan, biodantza eta idazmena jorratzen dutenak. Izen-emateak guneetan bertan egin behar dira.
Adinekoen zentro sozialetan zerbitzua indartzeko kontratu berria sinatu du udalak. Aurrerantzean, arratsaldez eskainiko dute zerbitzua.