Irasoko gizarte zentroan taberna-jatetxea zabaldu dute

Adineko Pertsonen Astearen barruan hainbat ekintza egiten ari dira.

Irasoko taberna - jatetxea

Irasoko taberna – jatetxea

Joan den astelehenetik irekita dago Iraso gizarte zentroko taberna-jatetxea. Hiriko bigarrena izango da, Luis Mariano zentroan ere badago-eta ildo horretako beste taberna-jatetxe bat. Astegunetan, 09:00etatik 20:00etara dago zabalik (asteartetan itxita), eta asteburuan 11:00etatik 21:00etara. Adineko Pertsonen Egunarekin batera ireki zuten zentroa. Hain zuzen, aste guztian zehar ari dira beraientzako hainbat ekintza egiten Irunen. Gaur, Palmera Monteron, Mikroadinkeriak tailerra egingo dute, 18:00etan. Bihar, Irason bertan, dantza erakustaldia eta Gure Altxorreko bazkideei omenaldia egingo diete, 11:00etatik aurrera. Etzi, San Miguelen, Ametsa Gazte abesbatzak kontzertua emango du, 18:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.