Oarso Bidasoko Hitzak jakin ahal izan duenez, Imanol Iparragirre preso antxotarra askatu berri dute. Zuerako espetxera bidean dira senide eta lagunak eta gauerdirako Antxora iritsiko direla espero da. Imanol Iparragirre Zuerako espetxean egon da preso azken zazpi urtetan. 18/98 auzian zigortu zuten, eta 2007ko urrian Batasunaren kontrako operazioan atxilotu zutenez geroztik egon da preso.
Bergaran lortu dute zilarra; Arropa Egokienaren Saria ere beraiei eman die epaimahaiak Igandean, Euskal Herriko XXXV. Dantza Askeko Txapelketa (gazteena) jokatu zuten Bergaran. Bigarren postua bi oiartzuarrek eskuratu zuten: Eneko Iparragirrek eta Udane Eskuderok. Horrez gain, Arropa Egokienaren Saria ere eman zieten.
Musikariaren ibilbide musikal eta bizitza xelebrea interpretatuko dute hainbat musikari eta aktorek.
Asteburuan banatu dituzte Iparragirre Sariak 2011 Urretxuko udaletxean. Karmele Mitxelena oiartzuarrak euskarazko narratibako lehen saria jaso du, Eskutik lanagatik. Eskualdeko beste sarituak Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur izan dira. Bertso papere...